Gorbeiako Zastegi Txabola

/
/
Go to content








Gorbeiako natur-parkearen bihotz-bihotzean
dagoen BORDA-MENDI ATERPEA
_________________


Mendi-ibilbideak, Btt, Zaldi-ibilbideak, Ibilbideak, Lasaitasuna, Natura…











ZERUA GAINEAN, LURRA AZPIAN, BESTERIK EZ DUT ESKATZEN
______________









_________________________________________

ZASTEGI TXABOLA
_________________________________________

ZERBITZUAK

Logela bat,
lau litera

Sukaldea, etxetresna guztiekin

Bainugela, hornidura guztiekin

Logela
bikoitz bi

Logela
bikoitz bi

Ikusi...

Logela
bikoitz bat

Ikusi...

Logela bat,
lau litera

Ikusi...

Sukaldea

Ikusi...

Bainugela, hornidura
guztiekin

Ikusi...

Aretoa
Tximinia

Ikusi...

70 m2-ko Borda-Mendi Aterpe honek bikote batentzako bi logela eta lau literadun beste logela handi bat ditu. Horrez gain, bainugela, egongela-jangela eta beharrezko etxe-tresna guztiekin hornitutako sukaldea ere baditu.

Oherako izarak, toallak eta etxeko zapatilak ere eskuragai dituzue.


GZT Gorbeiako natur-parkean dagoen Borda-Mendi Aterpea da, Bizkaiko aldean. Zeanuri herrian hain suzen ere.

Ganadua goiko larreetan egoten zen sasoian, artzainek erabiltzen zituzten eraikuntzei deitzen zitzaien "txabola".

GZTra joateko, Pagomakurreko aparkalekutik abiatu zaitezkete, bertatik 4 km eskasetara dago txabola. Bideak ez dauka inongo zailtasunik.

1.030 metrotako altueran dago.
- Ura hurbileko iturburu batetik heltzen da. Hala ere, botilako ura ere badago bezeroentzat eskuragai.
- Agindarra eguzki-panelen bidez sortzen dugu. 220v.
- Ur beroa suegur-sukalde eta butano gasaren bidez lortzen dugu.
- Zaborra birziklatu egiten dugu. Edukiontziak ditugu bezeroek zaborra sailka dezazuen. Zabor organikoa konpostatu egiten dugu.
- GZT-n kokapena dela eta, aipatutako zerbitzuak mugatuak dira, beraz, ingurumenarekiko ahalik eta modu egoki eta jasangarrienean erabili behar genituzke.
Gogoratu Gorbeiako natur-parkearen erraietan zaudetela.
-INGURUA-
GZT larre zabalek, pagadiek eta lursail harritsuek inguratzen dute.
Bertan, zaldiek, behiek, ahuntzek, ardiek... bazkatzen dute.

Animalia basatien artean honako hauek ikus ditzakezue: Orkatzak, basurdeak, putreak, oreinak, azkonarrak, sai-zuriak... Gorbeiako kurutze entzutetsua txabolatik 3 km eskasetara dago eta 450 metrotako aldea besterik ez duzue igo beharko bertara heltzeko.

Ibilbide ugari aurki ditzakezue, deskubritu gabeko makina bat bazter. Aintzinako bizi baldintzetan murgil zaitezkete, aspaldiko ikazkin, artzain, izozkinen erara.

Beste ibilbide batzuk hain berezia den Itxinako labirinto karstikoko mitologiara ta antzinako kondairatara hurbilduko zaituztete, orduko toponimiara. Ordu luzetan galdu zaitezkete bertan.
 
Sasoian zaudetenok, hainbat eta hainbat tontorretako postontzietatik pasatzeko aukera ere izango duzue.
 
GZTtik abiatuta aukera benetan zabala daukazue.

-NATURA-
-TRAIL RUNNING-
-KULTURA-
-IBILBIDEAK-
-BTT-
-ZALDI IBILBIDEAK-



NATURA BERE SOILTASUNEAN


-KONTAKTUA-

Kontaiguzu zer den egin nahi duzuna eta informatuko zaitugu



GORBEIAKO ZASTEGI TXABOLA


699 837 338

info@gzt.eus
           
  

-KOKAPENA-

____________________________________________________________________________________________________________________________________________
699 837 338
Back to content